azpeitia - Gautena elkarteak Azpeitiko Loiolabide auzoan epe motzean izango dituen zerbitzuetarako guneak egokitzeko lanak hasi dira. Hori dela eta, Udalak Gautena zer den, zer lan egiten duen eta Loiolabideko azpiegitura horietan eskainiko dituzten zerbitzuen berri emateko bilera irekia antolatu du astearte honetarako (19.00etan udaletxeko 5. solairuan), Gautenako eta Udaleko ordezkarien partaidetzarekin.

Gautenak egindako eskari bati erantzuteko asmoz, Azpeitiko Udalak 2018ko uztailean izan zen Osoko Bilkuran onartu zuen Loiolabide 65-67, 75-77 eta 81-83 etxe-atarien lokalen lagapena, beti ere, “lokal horietan Gautena Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien elkartearen hainbat zerbitzu eta azpiegitura martxan jartzeko”. - J.L.