Gautenarako gune berriak egokitzen hasi dira Azpeitian
Udalak proiektuaren berri emateko bilera irekia antolatu du arratsalde honetarako udaletxean
azpeitia - Gautena elkarteak Azpeitiko Loiolabide auzoan epe motzean izango dituen zerbitzuetarako guneak egokitzeko lanak hasi dira. Hori dela eta, Udalak Gautena zer den, zer lan egiten duen eta Loiolabideko azpiegitura horietan eskainiko dituzten zerbitzuen berri emateko bilera irekia antolatu du astearte honetarako (19.00etan udaletxeko 5. solairuan), Gautenako eta Udaleko ordezkarien partaidetzarekin.
Gautenak egindako eskari bati erantzuteko asmoz, Azpeitiko Udalak 2018ko uztailean izan zen Osoko Bilkuran onartu zuen Loiolabide 65-67, 75-77 eta 81-83 etxe-atarien lokalen lagapena, beti ere, “lokal horietan Gautena Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien elkartearen hainbat zerbitzu eta azpiegitura martxan jartzeko”. - J.L.
Más en Gipuzkoa
-
Arrasate: luz verde a la primera ordenanza de terrazas
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia