ZARAUTZ ? Zarauzko Udal Euskaltegiak 200 ikasle inguru izan zituenjoan den ikasturtean. “37. ikasturtea da hau, eta aurtenere hainbat mailatan euskara ikasteko edo hobetzeko aukera egongoda Udal Euskaltegian”, azaldu zuenIrune Urbieta Euskara zinegotziak,atzo, Zarauzko Euskaltegian ospatuzen prentsaurrekoan. Euskara ikasteko, alde batetik, aurrez aurreko taldeak eskaintzen ditu euskaltegiak(egunean bi orduko eskolak), eta bestetik, autoikaskuntza zerbitzua erebadago, euskaltegi birtualaren bidezetxetik ikasi ahal izateko. Bietan,euskalduntze maila guztietarakoaukera izango du ikasleak. Euskaraerabiltzeko, mintzalagunen egitasmoa eskaintzen dute, Urola KostakoUdal Elkartearen eskutik. Honela,ikasleek astero talde txikian euskaraerabiltzeko aukera dute.

Euskaltegiko ikasleek Euskara agiriak lortzeko aukera ere izaten dute.A1, A2 eta B1eko ikasleei urte osokoebaluazio jarraitua egingo zaieeuskaltegian, eta amaieran azterketa bat izango dute. B2, C1 eta C2koikasleek, aldiz, HABEk edo beste erakunderen batek antolatutako azterketara aurkezteko aukera izangodute.

Gainera, Udalak beka sistema bateskaintzen die bertako ikasleei:euskara ikasten ari direnei, matrikularen %75a itzultzen die, baldineta emandako orduen %80a betetzen badute. Langabezian daudenei,ikastaroan zehar %100a itzultzen die.HABEren azterketaren bat gainditzen duten ikasleek diru-laguntzaeska diezaiokete erakundeari, etadagokion diru-laguntza HABE etaudalaren artean osatuko da.

IZEN-EMATE EPEA ZABALIK Dagoeneko Zarauzko Udal Euskaltegikoizen-emate epea zabalik dago etairailaren 20a bitartean egin daitekematrikulazioa, 943 13 11 53 telefonozenbakira deituta edo 9.00etatik20.00etara bertara azalduta.

Orioko euskaltegian ere ikasturteberriari begira daude eta matrikulazioa zabalik dago, kasu honetan, irailaren 22ra arte. Euskaltegian bertanegin behar da izen-ematea, KTA eraikuntzan, honako ordutegian: astelehen eta asteazkenetan 17.00etatik20.00etara eta astearte eta ostegunetan 10.00etatik 13.00etara.