BEASAIN ? Hilabeteko lehen larunbatean egiten da Beasainen azokaberezia. Gaur, Loinazko San Martinplaza azpira gerturatzen direnek udako produktu ugari erosteko aukeraizango dute, besteak beste, tomateak,kalabazinak, berenjenak eta piperrak.Barazkiez gain, ohi bezala, eztia, gazta, gozoak, haziak, loreak, ogia eta txerrikia ere izango dira, 10.00etan hasita. Azokan erositako produktu batzuekin egin daitezkeen errezetakjasotzen dituen liburuxka ere banatuko da eta 13.30ean nekazaletxebatean bi lagunentzat asteburu batekoegonaldia zozkatuko da. ? M.A.