Síguenos en redes sociales:

Euskara indartuko dute Beasaingo Udaleku irekietan

Uztailaren 15etik 24ra iraungo dute udaleku irekiek eta Nafarroako Astitzko aterpean egingo dira

beasain - Beasaingo Udalak euskarazko udaleku irekiak egingo ditu, herriko haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko helburuarekin. Urtxintxa eskolarekin elkarlanean antolatu dute, eskolak duen esperientzia luzea kontuan hartuta.

Derrigorrezko hezkuntza formaletik kanpo, modu informalean aisialdirako Udal eskaintza berri honek hizkuntzaren erabileran eragin nahi du. Orain arte beste egitasmo batzuk ere abiatu ditu Udalak euskararen erabilera sustatzeko, hala nola, hizkuntza errefortzurako zerbitzua ikasturtean zehar ematen da Txelotxe eta Berritsu espazioetan. Bertan hizkuntzarekin zailtasunak dituzten haurrei eta eskolatik kanpo euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenei euskara hobetzeko zerbi-tzua ematen zaie astean zehar.

Beasaingo lehen udaleku ireki hauek uztailaren 15etik 24ra iraungo dute eta Nafarroako Asti-tzko aterpean egingo dira. 2006-2010 urteetan jaiotako haurren-tzat zuzendua dago eta haurren plaza kopurua 50ekoa da. Izena emateko epea apirilaren 29tik maiatzaren 10era egongo da irekita, bi egunak barne. Izen-ematea www.urtxintxa.eus gunean egin beharko da eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero Beasaingo Udaleko telefonora deitu daiteke (943 02 80 63) edo abarandiaran@beasain.eus helbidera idatzi. - M.A.