ARETXABALETA - Arizmendi ikastola Kirol Elkarteak antolatuta, Mondra C.F., UDA eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, hirugarren aldiz bailaran neskeei zuzendutako futbol topaketa
bereziak jarriko dira martxan. Hitzordua bihar izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian, RealSociedad Fundazioko entrenatzaileen eskutik. Bertan, zortzi eta hamabi urte bitarteko neskek parte hartuko dute. - A.D.