EZKIO - Maiatzaren 4an, 12.00etan, Joxe Ugarteburu aizkolari ezkiotarra omenduko dute. Hasteko, Arria II, Jose Aierbe, Mikel Mindegia, Anjel Arrospide, Jabier Aranberri eta Ugaitz
Mugertza lehiatuko dira. Ondoren, Esnaolak zutik jarritako enbor bat moztuko du, bost metroko garaieran. Gero, Atutxa eta Azurmendi, Vicente eta Larrañagaren aurka arituko dira. Bukatzeko, Jon Goenatxok harriak jasoko ditu.