Gure Zirkuak Oiartzunen hasiko du denboraldia
Maiatza hasieran, sei egunetan hamaika saio eskainiko ditu eta sarrerak bihartik eros daitezke
Oiartzun - Gure Zirkuak bigarren denboraldia Oiartzunen hasiko du. Iker Galartzak zuzendutako taldeak euskaraz ere zirkoa egin daitekeela erakutsi zuen iaz, eta aurten, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, berriz ere jendea harrituta uztera datoz.
Maiatzean, sei egunetan hamaika emanaldi egingo ditu zirkoak Oiartzunen. Ormazabal-eneako aparkalekuan (Elizalde auzoko Elorrondo kalean) jarriko da karpa, beraz, bi astez ezingo da han aparkatu.
Sarrerak bihartik aurrera salgai egongo dira Interneten, 12 euroren truke. Hilaren 29tik aurrera berriz, zirkuko txarteldegian bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera.
Honela, maiatzaren 3an eta 10ean, ostiraletan, saioak 18.00etan eta 20.30ean izango dira. Larunbatetan, maiatzaren 4 eta 11n, eta maiatzaren 5ean, igandean, emanaldiak 17.00etan eta 19.30ean eskainiko dituzte. Azkenik, maiatzaren 12an, igandea, zirkua Oiartzun funtzio bakarrarekin agurtuko du, 12.00etan.
Iker Galartza aktoreak egitasmo hau martxan jartzea erabaki zuenean “apustu arriskutsua” zela aitortu zuen, baina lehengo denboraldian oso kritika onak izan zituen eta sarreren salmenta ere ondo joan zen, beraz udara honetan zirkua berriz martxan jartzea erabaki dute. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Hernani aprueba una ordenanza sobre las 'foodtrucks'
-
El puente de la Zurriola tendrá una acera más amplía en el lado izquierdo y el bidegorri en el derecho
-
Goia, sobre suspender los fuegos artificiales: "Estamos llegando casi al absurdo"
-
Sumérgete en la magia subterránea de Arrikrutz: la aventura familiar que no te puedes perder este verano