Síguenos en redes sociales:

EH Bilduk igerilekuko leku faltari aurre egiteko, bi kale gehitzea proposatu du

Izagirre Zumaian izan da Ostolaza alkategaiarekin batera;Lubaki kiroldegia, Xey eta Malen Etxearen egoitza ezagutu ditu

EH Bilduk igerilekuko leku faltari aurre egiteko, bi kale gehitzea proposatu duArgazkia: A.Z.

zumaia - Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduren hautagai Juan Karlos Izagirre, Zumaian izan da Iñaki Ostolaza alkategaiarekin batera.

Kiroldegian hasi zuten bisita Ostolazak eta Izagirrek. Lubakik zerbitzua gero eta herritar gehiagori ematen diola adierazi zuen Ostolazak, eta sortzen diren beharrei erantzuna eman beharko zaiela ere esan zuen. Horrela, kiroldegia handitzeko ideiak aurkeztu zituen: “Esate baterako, beste bi kale egitea igerilekuan, orain dagoen leku faltari erantzun egokia, azkarra eta eraginkorra emateko”.

Kiroldegitik Oikiara joan ziren jarraian, Xeyko industriagunera, hain zuzen ere. Bertan, industriaren garrantzia azpimarratu du EH Bilduko alkategaiak: “Guk garran-tzia handia ematen diogu industriak Zumaiako ekonomian daukan pisua mantendu eta indartzeari”. Malen Etxea emakume etorkinen egoitzan amaitu zuten bisita. - A.Z.