ANTZUOLA - Ahotik bihotzera ipuin maratoia egingo dute gaur Antzuolan. Ahozkotasunaren feste seigarren edizioa ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Era honetan, 13.00etatik
14.30era bitartean, ipuin kalejirarekin gozatzeko aukera egongo da Virginia Imazek gidatuta.
Kalejira hori Iñaki Mata aktore eta sortzaile antzuolarrak zabalduko du. 18.30ean, aldiz, herritarren txanda izango da Olaran etxean. Bertan, ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak... kontatuko dituzte. Gehienez, hamar minutu izango ditu pertsona bakoitzak.