lazkao - 1993ko apirilaren 3an hil zen Joxe Migel Iztueta, Lazkao Txiki. Aurten bere heriotzaren 26. urteurrena ospatzen da eta hari oroimen egiteko ekitaldia egingo dute bihar, 12.30ean hasita, Lazkao Txiki Zelaian. Oin-Arin dan-tza taldeak eta Lazkao Txiki Musika Eskolak parte hartuko dute, abestiak, erritmoak eta dantza lotuz. Horiez gain, bertsoak ere ez dira faltako eta herriko bertso eskolan dabiltzan bertsolarigaiek bapatekoan arituko dira kantuan. Bestalde, Gerriko kultur elkarteko antolatzaileek salda ere banatuko diete bertaratzen diren guztiei. Euria egiten badu omenaldiaren lekua aldatu eta plazako frontoian egingo da. - M.A.