zarautz. Ia aste bat Zarautzen pasa ondoren, etxerako ordua iritsi zitzaien atzo Herbeheretako Leideko ikasleei. Agurtu aurretik, ordea, harrera egin zieten udaletxeko hainbat ordezkariek. Lore Garcia, Antoniano ikastetxeko eta proiektu honetako koordinatzaileak “positiboki” baloratu zuen iniziatiba. Jesus Arana alkateordeak, berriz, herrira etortzera gonbidatu zituen ikasle holandarrak, “baina ez turista bezala, bisitari eta lagun bezala baizik”. Harreraren ondoren oroigarri bana eman diete Visser’t Hoofot Lyuevm ikastetxeko kideei. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
