getaria - Getariako Urritza aisialdi taldeak, Maisor kontserba enpresak eta Gaztetape surf elkarteak antolatuta, Gaztetape hondartza garbituko dute bihar. Antolatzaileek adierazi zutenez, “gizakiok sortzen ditugun zabor kantitate handiak direla eta, itsasoan eta haren inguruetan bizi garenok, gero eta kalte handiagoak jasaten ditugu”. Herritarrei 11.00etan Berdura plazan elkartzeko deia egin diete, baita arropa erosoa eta zaborra jasotzeko eskularruak eramatekoa ere. Gainera, sorpresaren bat izango dela iragarri dute. - A.Z.