Síguenos en redes sociales:

Altzibarko bidegorrian argiteria berrituko dute

Oiartzungo Udalak Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatuko du eta honek lanen %35 ordainduko du

Oiartzun - Aste honetan Oiar-tzungo martxoko ohiko Udalbatzarra izan da eta aho batez onartu dira gai guztiak. Hori dela eta, Altzibar eta Ugaldetxo arteko bidegorri zatian argiteria berritzeko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena onartu da. Lanen kostuaren aurreikuspena 400.000 euro pasatxo dira. Hi-tzarmenari esker, Aldundiak lanen kostuaren %35 jarriko du (145.000 euro). Gainerakoa, Udalak bere gain hartuko du.

Hirigintza arloari dagokionez, Udalak Pikabene etxadian 10.370 m2ko eremua zesioan hartzea onartu du, jabetza eta erabilera publikoa izango du eremu horrek. 35 etxejabeek dohainik eman diote eremuaren jabetza Udalari.

Bestalde, Oiartzungo Flauta Taldea eta Oidultz elkarteek euren jarduera musikala garatzeko Madalensoron lokal bana utziko zaie launa urterako eta Oiartzungo Flauta Taldeak 5.600 euro ere jasoko ditu aurten antolatuko dituen ekitaldiak aurrera ateratzeko.

Xorrola herri barruko autobus zerbitzuaren kontratazio-espedientea martxan jarri da. Bost urterako esleipena egingo da. Enpresek 35 eguneko epea izango dute proposamenak aurkezteko, behin kontratazio-espedientea argitaratu ondoren.

Azkenik, Mosa inguruan egin diren lanen harrera Iberdrolak egin behar dituen lanen ondoren egitea onartu da. - A.M.