Lore eta landareekin, udaberriari ongi etorria
Bihar Udaberriko XIX. Lore eta Landare azoka egingo dute Seguran, 18 postu jarriz aparkalekuan
segura - Udaberria hasi eta Seguran Lore eta Landare azoka ospatuko dute bihar goizetik eguerdira bitartean. Aurten, 18 postu egongo dira lore eta landareak saltzen aparkalekuan eta tartean Goierriko ekoizleak ere izango dira: Segurako Jose Mª Setien, Aramako Haritz Urretabizkaia eta Zaldibiako Iñaki Azanza.
Artisauek eta Euskal Herriko ekoizleek ere postuak jarriko dituzte, baina horiek herriko plazan egongo dira. Guztira hamar artisauek haien produktuak erakutsi eta salduko dituzte, hala nola, pilotak, arropa, erratzak, zapatak, sendabelarrak, produktu naturalak, pixoihalak, eskulanak eta buruhandiak.
10.00etan zabalduko da azoka, iragarpenek laguntzen badute, eguraldi onarekin, gainera. Herriko trikitilarakiak ere kalera aterako dira, giroa alaitzera. Lore, landare eta haziak 15.00ak arte erosteko aukera eskainiko da azokan.
Erosteko ez ezik, ikasteko aukera ere egongo da. 10.30etik 14.00etara, Josu Osak Txerto ezberdinak fruitarboletan saioa egingo du. - M.A.
Más en Gipuzkoa
-
Pasai Donibane sufrirá cortes de tráfico por la regata
-
Roban 15.000 euros en material del almacén municipal de Aretxabaleta, se llevan una furgoneta de la brigada y la queman en Elgeta
-
Proceso participativo para redefinir la movilidad en Aretxabaleta: estas son las propuestas que se plantean
-
British Airways estudia nuevos vuelos desde el aeropuerto de Hondarribia