Zarautz- Itziar Murua Uria izango da Zarauzko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan. EH Bilduk antolatutako prozesu parte-hartzailean izena emateko epea agortuta, hautagaitza bakarrak herriko hauteskunde batzordearen aho bateko babesa izan du eta atzo oinarriarekin egindako batzarrean aho batez berretsi zuten bere hautagaitza. Antoniano Ikastetxean irakasle lanetan ibili da 25 urtez eta horrez gain beste ardura batzuk ere izan ditu bere ibilbidean. Besteak beste, ikastetxeko langile batzordekide izan zen, euskara normalkuntzako arduraduna urte askoan eta zortzi urtean Antoniano ikastetxeko zuzendaria. A.Z.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
