Haurren garapenari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean
Azkoitia- Xabier Munibe haurreskolak Haurren garapena pausoz pauso izeneko hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako. Hitzaldia 18.00etan hasiko da Elkargunean eta bertan gaian aditua den Feli Oregi arituko da hizlari lanetan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ekitaldia "interesa duten guztien partaidetzari irekita egongo da eta bereziki zazpi urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei". Hauek beren zalantzak argitu ahalko dituzte. J.L