Aia- Aiako Udalak eta Andatzako auzo elkarteak erabilera ani-tzeko aretoak egokitu dituzte Andatzako Auzo Eskola zaharrean. Horrela, 2013. urtean ateak itxi zituen eskolak bizi berria izango du. Erabilera anitzeko gunea hainbat gelatan banatuta dago. Gela bat ludoteka izateko prestatu dute; beste bat ikasleek ikasteko eta talde lanak egiteko erabiliko dute, Interneteko konexioa eta beharrezko azpiegiturak ditu horretarako. Bestalde, aretoa ere badu auzo elkarteak, eta bertan mota desberdinetako hitzaldi, ikastaro, tailerrak edo jarduerak antolatzea da asmoa. Proiektuaren kostua 308.942 eurokoa izan da eta Eusko Jaurlaritzaren partetik 51.186 euroko laguntza jaso dute. A.Z
- Multimedia
- Servicios
- Participación
