Aiton-amonak Zubimusu ikastolan
Villabona. EKI proiektuaren baitan, Zubimusu ikastolako LH5-eko neska-mutilek aiton amonak ikastolara gonbidatu dituzte “umeen eta pertsona nagusien arteko hartu-emanak alde bientzat direlako hezigarriak eta osasungarriak”. Arlo ezberdinetan landutako proiektuen ostean, diziplinarteko proiektu bat gara-tzen dute ikasleek eta oraingoan, aiton-amonak ikastolan egiten duten lanaren lekuko izatea nahi izan dute. Ingurunea, Euskara, Lengua eta Ingeleseko arloetan landutakoa erakusgai jarri dute. Argazkia: N.G.