Síguenos en redes sociales:

Etxeetan argindarra aurrezteko tailer praktikoa emango da Oiartzunen

Izen-ematea doakoa da, baina aldez aurretik eman beharko da, hilaren 14a baino lehen

Oiartzun - Datorren abenduaren 18an Oiartzungo udaletxeko areto nagusian etxean argindarraren energian aurrezteko tailerra emango da, Argitu izenekoa. Gipuzkoako Foru Aldundia da antolatzailea eta Udala laguntzailea.

Tailerra doakoa izango da, baina parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da edurne@izadi21.eus helbidera idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta. Abenduaren 14a izango da izena emateko azkeneko eguna.

Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Argitu 2015ean proiektu piloto batekin gauzatu zen eta parte hartu zuten 400 etxeek argindar kontsumoa ia %6 murriztea lortu zuten. - A.M.