Jostailuak zuzen aukeratzeko gurasoentzako gida kaleratu du Udalak
Zarauzko ikastetxeetan banatuko dute, besteak beste Haurreskolan, Haur Hezkuntzan eta LH 1, 2 eta 3. mailetan
ZARAUTZ - Gabon egunak gertura-tzen ari direla eta, Parekidetasun sailak eta Gizarte Zerbitzuetako Preben-tzio arloak elkarlanean jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida kaleratu dute aurten ere, “guraso eta aiton-amonei sortzen zaizkien zalantza guzti horiei erantzun bat emateko”, adierazi zuen Prebentzio zinegotzia den Miren Letamendiak.
Izan ere, iaz ipini zuten lehen aldiz martxan ekimen hau eta “honen arrakasta ikusita, aurten ere kaleratzea erabaki dugu”, adierazi zuen Letamendiak. Bada, haurrek eskatzen dituzten jostailuak direla eta, “aurreiritziak eta estereotipoak baztertzeko balio duten ala ez, harreman egokiak sustatzeko balio duten edota haien garapenerako egokiak diren” pentsatu behar dela adierazi zuen Parekidetasun zinegot-zia den Gloria Vázquezek. Gida hau ikastetxeetan banatuko dute, besteak beste Haurreskolan, Haur Hezkun-tzan eta LH 1, 2 eta 3. mailetako haurren artean. - N.O.
Más en Gipuzkoa
-
Vecinas y vecinos de Martutene reclaman mejorar las frecuencias y agilizar la ruta de la línea 26 de Dbus
-
La fiesta va por barrios en Debabarrena
-
Fin del mundo, Hidrogenesse y Peachy Joke, entre otros, actuarán en el IX festival Glad is the Day de Donostia
-
Usurbil ofrece cinco sesiones para aprender a usar un desfibrilador