ZARAUTZ - Iaz ipini zuen martxan Enpresa euskaraz handitzen ekimena Urola Kosta Udal Elkarteak eta aurten bigarren deialdia egin die Aia, Orio, Getaria, Zumaia eta Zarauzko enpresa txikiei parte har dezaten. Horretarako izena emateko epea azaroaren 30ean amaituko dela jakinarazi dute.
Ekimenaren helburua enpresa txikiei (hamar langiletik beherakoak) euskaraz lan egiteko laguntza eskain-tzea da eta pasa den urtean hamabi izan ziren bertan parte hartu zutenak, batzuek euskarazko plan osoak diseinatuz eta beste batzuek itzulpenak eginez edota webguneak eguneratuz. Bakoitzak enpresaren errealitatera moldatu zuen eskaintza.
Parte hartzeko Urola Kostaren webguneko formularioa bete edota handitzen@urolakosta.eus helbidera mezua bidali beharko dute. - N.O.