Villabona - Larunbateko mondeju afariaren ondoren, San Martin jaietan bete-betean murgilduko dira amasarrak. Bihar hasita egitarau zabala prestatu dute.
Nesken arteko binakako pala txapelketako finala eta binakako frontenis txapelketa herrikoiaren finala jokatuko dira bihar, 18.00etan; eta ondoren, 19.30ean, txupinazoa eta Martina sorginaren jaitsiera egingo da Loatzo musika. Jeronimo dultzaina taldeak alaituko du ekitaldia.
Osteguna, aldiz, Gazteen Eguna izango da gosariarekin hasiko dute eguna 6.00etan, Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. Gazteen bazkaria Uxo-Tokin izango da, 14.30ean; soka dantza eta aurreskua, 17.00etan; ondoren, trikitilarien erromeria; eta eguna amaitzeko, 21.00etan, gazteen afaria Iturri-goxon.
Asteburuari begira, ostiralean, puzgarriak eta txokolate beroa izango dira, XXVII. Bakailo Lehiaketa eta erromeria Ingo al deu taldearekin. Larunbatean, herri-kirol erakustaldia, bakarrizketak, kontzertua eta dantzaldia izango dira. Igandeari dagokionez, meza, asto eta idi demak bertsolariekin, eta amasarren arteko herri kirolak. - M.S.S.