Leintz Arizmendi nesken futbol taldeen aurkezpena eta partidak
Aretxabaleta- Leintz Arizmendi nesken futbol taldeen aurkezpena egingo dute gaur Aretxabaletako Ibarrako zelaian. 80 neska baino gehiago bilduko dira 9.30ean hasiko diren partidetan. Guztira lau talde izango dira: alebinak (futbol eskola), infantilak, kadeteak eta seniorrak, hain zuzen ere. Goizean zehar taldeko argazkiak ere aterako dituzte. A.D.