Lazkao Txikiri kantatuz, bertakoa sustatuz
Bertsolari ezaguna kantuz oroitzeko saioa egingo dute gaur arratsaldean
lazkao - Tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta sustatzeko urtero egiten den udazkeneko kanpaina martxan jarri dute Lazkaoko Udalak eta Lazkaon, bertako merkatarien elkarteak. Aurtengoa udazkeneko hirugarren kanpaina izango da eta Joxe Migel Iztueta, Lazkao Txiki bertsolaria, hil zela 25 urte bete direnez aurten Udalak eta merkatari elkarteak bat egin dute urteurrenaren harira antolatzen ari diren ekintzekin.
Hala, Lazkao Txiki Kontu Kantari izeneko kanpaina antolatu dute aurtengo denboraldirako eta bertan Udalak, Lazkaon elkarteak, San Benito ikastolaren, Lazkao Txiki Musika Eskolaren eta Goierriko Bertso Elkartearen laguntzarekin egingo dituzte ekintzak.
Hiru saio antolatu dira guztira, nahi duten guztiek, haur, gazte, heldu zein aiton-amonak, oholtzara igo eta Lazkao Txiki gogoraraziko duen bertso, abesti, ipuin, kontakizun, pasadizo edo txiste bat kontatzeko. Bakarka, binaka edo gehienez zor-tziko taldeetan parte har liteke bertan. “Lazkao Txikiren pasadizoak kontatuz, bertsolaria ezagutu ez duten gaztetxoei bere figuraren igorpen hurbilagoa lortzeko”, nabarmendu dute Udaletik.
Parte hartzen duten guztiek kanpainarako diseinatu den kamiseta bat jasoko dute opari. Horrez gain, opari baleak ere zozkatuko dira; guztira, 1.000 euroko baliodun txekeak banatuko dituzte kanpainan parte hartzen duten 71 establezimendutan erabiltzeko.
gaur, saioa Hiru jardunaldi egingo dira eta lehenengoa joan den ostiralean egin zuten. Jende ugari animatu zen herrian horren garrantzitsua izan den bertsolaria omendu eta hura gogoan izatera. Bide berean, gaur izango da bigarren saioa eta datorren asteazkenean, urriaren 31n, izango da azkena. Gaur arratsaldeko saioa Jose Lasa parkean eta urriaren 31koa, berriz, Lazkao Txiki plazan. Emanaldiak 17.00etan hasiko dira, eta saio guztietan Go!azen programako aktore den Inma Fernandez izango da dinamizatzailea eta aurkezlea. Hiru saioetako batean parte hartzeko, herriko dendatan eta tabernatan dauden izen emate orriak bete behar dira, eta bertan dauden kaxetan sartu. Izena ematerakoan zein egunetan parte hartu nahi den eta zein ekintza egingo den zehaztu beharko da.
bertakoaren alde “Kanpaina honen helburua herriko merkatari-tza eta ostalaritza establezimenduak sustatzea da, herria girotuz eta kalea animatuz. Kanpoko bisitariak ere erakarri nahi dira, Lazkaon dagoen eskaintza ezagutu dezaten”, azaldu du aurkezpenean Iñaki Estesoro, Lazkaoko Udaleko kultura zinegotziak.
Lazkaoko Udalaren helburu nagusietako bat da herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea, eta horregatik, azken urteetan hainbat ekin-tza antolatu dira, urteko garai ezberdinetan. Gero eta denda eta taberna gehiago dira kanpaina hauekin bat egiten dutenak, eta Lazkaoko Udalak “bide horretan lanean jarrai-tzeko” gonbidapena egiten da, “elkarrekin herri bizi bat izateko, bertako elkarte eta dendetan kontsumituz”.
Más en Gipuzkoa
-
Más desfibriladores para velar por la salud de los lazkaotarras
-
Donostia, primera capital de la CAV declarada zona tensionada para paliar un problema de vivienda que empeora
-
La nueva estación de Euskotren de Usurbil estará terminada a final de año o inicio de 2026
-
Feria de San Isidro en Antzuola, precedida de bertsolaris