Jatetxeetan euskaraz egiteak saria dauka
Oarsoaldeko 81 establezimentutan zozketa baterako boletoak banatuko dira azaroaren 15a arte
Oiartzun - Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo udal Euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute Euskara Oarsoaldeko komer-tziora planeko ekimen sortaren barruan. Euskara saltsan leloarekin jatetxeen gremioa ari dira lantzen aurten.
Honela, azaroaren 15a bitarte, jatetxeetan euskaraz egiten duten bezeroei boletoak banatuko dizkiete. Bertan, dastatutako plater baten izena jarri eta horretarako prestatutako kutxan sartu beharko dute. Gero, zozketa batean parte hartuko dute.
Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako 81 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan: Lezoko 21ek, Oiartzungo 30ek eta Pasaiako 30ek; jatetxean jendaurreko ida-tziak euskaraz dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.
Herri bakoitzean seina boleto sarituko dira, irabazleek boletoa entregatu zuten jatetxean erabiltzeko 50 euroko sei sari, hain zuzen ere. Horretaz gain, Oiar-tzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako afari eder baten zozketan sartuko dira. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Errenteriako Haurren Jai Batzordeak maiatzaren 16an egingo du lehen bilera
-
La beca Ribera impulsa dos nuevos proyectos que exploran el río Bidasoa desde el arte, la memoria y el feminismo
-
Entornos rurales: El Ayuntamiento de Bergara reformará el vial de Munabe del barrio de Angiozar
-
Andoain reparará y asfaltará varias calles esta semana