Gizonezkoak ere, gizarte parekide baten alde
Parekidetasun sailak eta TOKA taldeak, hainbat ekimen antolatuko ditu gizonak berdintasunean inplikatzeko
zarautz - Parekidetasun sailak, Gloria Vazquez zinegotziaren hitzetan “gizonezkoen inplikazioa berdintasunean areagotzeko asmoarekin”, lantegi bat ipiniko du martxan urtarriletik aurrera TOKA gizon taldearekin elkarlanean.
Pasa den urtean Gizonezkoen manifestua landu zuen talde honek “berdintasunaren alde” eta aurten ere, bide horretatik jarraitzeko asmoarekin, ikastaro eta hainbat ekintza gehiago antolatu dituzte. Lehena, azaroaren 10ean, gizon hezitzaileei zuzenduta egongo da. “Lau orduko ikastaro bat izango da eta helburua hezi-tzaileok gure lanean mutilekin ditugun harremanez eta eskaintzen dugun ereduaz gogoeta egitea izango da”, adierazi zuten taldeko kideek.
Zine forum bat ere antolatuko dute eta urtarriletik aurrera gizonezkoei zuzendutako lantegi bati ekingo diote. Bertan “gizontasunaz eta berdintasunaz gogoeta egitea da helburua”, TOKAko kideen hitzetan. Izan ere, “denok batera egiten badugu borroka hau askoz errazagoa izango da”, azpimarratu zuen Vazquezek. - N.O.
Más en Gipuzkoa
-
La beca Ribera impulsa dos nuevos proyectos que exploran el río Bidasoa desde el arte, la memoria y el feminismo
-
Entornos rurales: El Ayuntamiento de Bergara reformará el vial de Munabe del barrio de Angiozar
-
Andoain reparará y asfaltará varias calles esta semana
-
De Queen a Korrontzi, pasando por Juan Muguerza, con la Banda de Música de Elgoibar