Tolosa- Azaroaren amaierara arte izena eman beharko dute Euskaraldia parte hartu nahi duten herritarrek. Tolosan musika eskola, kultur etxea, Galtzaundi eta Usabal kiroldegia dira izen-emate puntuak. Internetez ere www.euskaraldia.eus-en eman daiteke izena. Izena eman ondoren, ariketa hasi baino egun ba-tzuk lehenago, herri bakoitzean finkatuko den lekutik pasa beharko dute herritarrek beren txapa eskuratzeko. M.S.S