Ekitaldi ugari. Bertan elkarteak antolatuta, Azpeitiko merkatarien stock azoka egongo da datorren ostiralean (16.00etatik 21.00etara) eta larunbatean (10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 21.00etara). Guztira 37 saltokiren partaidetza izango da (22 merkatarik postua ipiniko dute Azoka Plazan eta besteek beren artikuluak jarriko dituzte salgai establezimenduren aurrean). Azoka girotzeko hainbat ekintza burutuko dira. Hasteko, ostiralean (16.00etatik aurrera), haurrentzako puzgarriak eta jolasak egongo dira plazan eta azokan erosketa egiteagatik pintxoa dastatu ahalko da. Larunbatean, berriz, haurrentzako tailerrak (17.00etan Plaza Txikian) eta DJ festa (18.00etan Plaza Nagusian) izango dira. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
