Zumaia - Zumaiako Sahararen aldeko Darahli elkarteak urtean zehar sentsibilizazio eta lagun-tza humanitarioko proiektu ezberdinak eramaten ditu aurrera, eta hiru urtean behin gazte talde bat Tindufeko Saharar errefuxiatu kanpamentuetara joaten da bertan proiektu ezberdinak garatzera.

Aurten bertan izandako gazteak Larrabetzuko Bakeleku Udalekuan daude monitore lanak 9 eta 12 urte arteko 31 ume sahararrekin. Esperientzia honetan 60 gazte ari dira parte hartzen, 10 asteko taldetan banatuta, eta asteburu honetan Zumaiara asteburua pasatzera etorriko dira sahararrak eta gazte hauen familietan egingo dute lo. Hala, gaur egunpasa egingo dute Usurbil eta Zubietan, eta bihar Zumaian pasako dute eguna (barku irteera, Udalaren harrera eta Santio hondartzan jolasak eta bazkaria).

Igandean, zestoan Igandean, berriz, Zestoara joango dira haurrak eguna pasatzera. Zestoako Udalak ere harrera egingo die 13.00etan, eta ondoren puzgarriak eta herri bazkaria izango dira. Bazkarirako txartelak Koioten eskuratu daitezke (haurrek 3 euro, eta helduek, aldiz, 7), edota 650 966 698 telefonora ere deitu daiteke. Gainera, arratsaldean ere, 16.00etatik 20.00etara, puzgarriak egongo dira, eta egun osoan zehar haiman tea har-tzeko aukera ere izango da. - A.R.