Síguenos en redes sociales:

Aurtengo ikasturtea dantzan agurtuz

Aurtengo ikasturtea dantzan agurtuz

dantzaldia. Aurtengo ikasturtea dagoeneko amaitu da ikasleentzat eta jaialdi bidez ospatu dituzte azkeneko orduak. Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasle eta irakasleak atzo goizean San Ignazio edifizioaren ondoan dagoen patioan elkartu ziren. Bertan, mailaz maila ikasle guztiek aurrez prestatutako dantzaldi bat egin zuten guraso eta ezagunen begiradapean. Hauek amaitu ostean, guztiak elkarrekin, ikasle, irakasleak eta gurasoak kalejira bat dantzatu zuten musikaren erritmoan agurtuz ikasturtea. Argazkia: M.A.