lehen larunbata. Beasaingo Udalak hilabeteko lehen larunbatean bertako produktuen azoka berezia antolatzen du eta gaur egingo dute ekaineko azoka hori. Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dituzte bertako merkatariek salgai produktuak, 10.00etan hasita. Maia-tzeko azokan lehen babak eta ilarrak izan ziren eta gaur udaberriko aza izango dute lehen aldiz. Horiez gain, besteak beste, ilarrak, babak, letxuga gorria eta berdea, kukuluak, zerba horiak eta berdeak, borrajak eta tipulin lehorrak jarriko dituzte salgai. Argazkia: I.M.