Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da bihar Orion
Orio - Orioko liburutegiak hilean behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da bihar, hain zuzen ere, arratsaldeko 18.00etan hasita, eta Miriam Mendoza kontalaria izango da bertan. Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da, eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat izango da emanaldia. Jakinarazi dutenez, Mendoza aski ezaguna da haur oriotarren artean, ipuin kontalaria lehenago ere izan baita Orioko liburutegian.