Gure Esku Dagok antolatu duen giza katean izena emateko aukera
Urretxu - Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate bat egingo du ekainaren 10ean. Urretxu eta Zumarragako taldeko kideak kalera aterako dira mahai batekin eta giza katean parte hartu nahi duten herritarrek izena emateko aukera edukiko dute: ostiralean Zumarragako plazan eta Urretxuko Pagoeta auzoan (19.00etatik 20.30era) eta igandean Areizaga-Kalebarren plazan (goiz osoan zehar).