Udalak ‘Azpeitiko Erraldoiak’ konpartsa osatu nahi du
Parte hartzeko interesa duten herriko taldeek udaletxeko erregistroan eman dezakete izena
azpeitia - Udaleko Festa batzordeak Azpeitiko Erraldoiak izenekokonpartsa osatzeko deia egin die herriko talde, kuadrilla eta eragileei.
Hori dela eta, konpartsaren parte izateko interesa dutenek astelehenetik ostiralera bitartean eman dezakete izena udaletxeko erregistroan (9.00etatik 14.00etara).
Udaletik jakinarazi dutenez, konpartsa osatzeko irizpide ba-tzuk kontuan hartuko dira. Izan ere, “talde iraunkorra eta ardura-tsua” sortu nahi da, “Udalaren babesean herrian antolatzen diren festetan erraldoiekin desfilatzera eta dantzatzera ateratzeko”.
Horretaz aparte, “urtean zehar, hainbat jai egunetan, Azpeitiko Erraldoiak irtenaldi batzuk egingo dituzte inguruko herrietara”.
Edozer gauzarako 943 157 068 telefono zenbakira deitu. - J.L.
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”