Berritze lanak hasiko dira Lazkaon, Uhaitz eta Iribarrenen
San Inazio zubitik plazara doan zoru guztia berrituko dute eta industrialdean ur hornidura sareak berritzen hasiak daude
lazkao - Lazkaon ez dira berriak Udala aurrera eramaten ari den hobekuntza neurriak, eta ildo berean jarraituz, datozen egunetan hainbat berritze lan egingo dituzte Uhaitz kalean eta Hiribarren industrialgunean.
Hasteko, San Inazio zubitik plazara doan bideko zoruan hainbat egokitze eta berritze lan egingo dituzte, atal ezberdinetan. Besteak beste, San Inazio zubitik oinezkoen zubira arteko errepidean asfaltoa berrituko da, eta aparkalekuek gaur egun duten malda ahal den tamainan txikitzeko neurriak ere hartu nahi ditu Udalak. Bestalde, oinezkoen zubitik plazara arteko tartean bidea espaloiaren parean jarriko da, eta errepidea eta espaloia kota berean jarriko dituzte. Zati horretan hormigoi inpresoa botako da, eta gaur egun Alboka eta Zelata tabernak dauden aurreko zoruak duen itxura berdina emango zaio, guztiari tonu bera emanez. Erabaki hori hartzearen arrazoia gune horretako zoruaren egungo egoera ez zen egokiena eta beraz, eremu hori berritzea erabaki dute.
Uhaitz kaleko lanez gain, Hiribarren industrialdean ere hainbat aldaketa egiten hasiko dira datozen egunetan. Kasu honetan, hidrante berri bat jarri da eta ur hornidura sarea berritzeko lanak ere hasita daudela igorri du udalak. Lan guzti horiei amaiera eman ondoren errepidea eta aparkalekuak asfaltatuko dituzte. - M.A.
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”