Ordizia - Aste hasierarekin batera, trafiko kanpaina berria hasi dute Ordizian, larunbatera bitartean. Kasu honetan, autoen baldintza teknikoen betetzea zainduko du udaltzaingoak; hala nola, autoen dokumentazioaren barnean asegurua, iat eta zirkulazio baimena behar bezala izatea zainduko dute, baina horrez gain, argiteria eta gurpilen egoera ere kontrolatuko dituzte herrian barrena igaro-tzen direnen ibilgailuetan. M.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
