Orio - Orioko kultur etxeak Fatiha Hajji Baba marokoarraren pintura erakusketa hartu zuen atzo eta datorren hilaren 21 arte egongo da ikusgai (10.30-13.00 eta 16.30-20.00). Fatiha duela 26 urte bizi da Azkoitian, eta emakumearen, pobrearen eta migratuaren azaletik pinta-tzen du; izan ere, deserrian bizi izan dituen bidegabekeriak direla eta, errazago identifikatzen da arazoak dituen jendearekin. A.R.