Legazpi - Urteroko moduan, ekainaren 23an, San Joan bezperan, armen alardea egingo dute Legazpin. Dagoeneko izena emateko epea ireki dute. Hilaren 21a izango da horretarako azken eguna. Legazpiarrek eskopetekin, txilibitero edo figurante bezala parte har dezakete. Baldintza bakarra 16 urte beteak izatea da. Izena emateko kultur etxera edo udaletxera jo behar da. A.Z.