Segura - Segurako Atseden elkartean ostegun honetan bi ekintza egingo dituzte. Batetik, Burua lantzen jarraitu izeneko hitzaldi-tailerra antolatu dute kultur etxean, 16.30ean. Beste hainbatetan bezala, Amagoia Muruamendiaraz aditua izango da hitzaldia gidatuko duena. Ondoren, 19.00etan hasi eta ordu betez, Atseden tabernaren irekiera egingo dute. Bokadutxoa izango da inauguraziora gerturatzen direnentzat. M.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
