Urnieta - Urtero bezala, maiatzaren 3an, Urnietak erromeria ospatuko du Azkorten Santa Krutz eguna ospatzeko. Prestatutako egitaraua oparoa da, baina eguraldiaren iragarpen txarra dela medio, hasiera batean 12.00etarako iragarrita zegoen herri kirolen erakustaldia bertan behera uztea erabaki da. Beste ekitaldiak, aldiz, mantenduko dira.
Honela, 11.00etan meza izango da ermitan, 11.45ean trikitixa doinuak hasiko dira Zabale eta Larrañagarekin. 13.00etan bertsoak, Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal bertsolarien eskutik. Erromeria amaitzeko, berriz, ere trikitixa doinuak izango dira. Ondoren, jaia Oianume jatetxera lekualdatuko da, bertan bazkari herrikoia antolatu baitute. Bazkalostean, bertsolariak eta trikitixa soinua izango dira jatetxean bertan.
Autobusa Urnietako Udaletik jakinarazi dutenez, Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak autobus zerbitzua egongo da. Autobusa Pintore kaletik irtengo da 9.30etik aurrera. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Hori bai, azken igoera 12.00etan egingo du. Aldiz, herrira itzultzeko azken bidaia 14.30ean burutuko du. - A.M.