Aia - Aiako Andatza Erromeria Elkarteak antolatuta, gaur ere erromeria giroa izango da nagusi Arizterrazu auzoan, baina datorren asteartea ere jai eguna izango denez, bi erromeriaz gozatzeko aukera izango dute trikitizaleek egunotan. Hala, gaurkoan Kupela taldeak girotuko du arratsaldea, hain zuzen ere, 18.30etik 21.30era, eta asteartean, berriz, Xabi eta Kristina Solano, eta Jon Mariren txanda izango da.