Getaria - Getariako Udalak Katrapona plazako kantinaren esleipenerako prozedurari hasiera eman dio eta kantina ustiatzeko interesa duten guztiek dagoeneko beren eskaerak aurkez ditzakete datorren maia-tzaren 14ra bitartean.
Pliegoaren oinarriek jasotzen dutenez, kontratua sinatzen den unetik abenduaren 9ra bitarteko iraupena izango du eta ezin izango da luzatu. Behin lehiaketa fasea burututa, kontratu honen zuzeneko esleipena zozketa bidez egingo da eta 2018 urteko zerbitzu-denboraldiari dagokion lizitazio prezioa 4.068 eurokoa izango da. Prezioaren %50a esleipena jakinarazi eta 30 eguneko epean ordainduko da, eta azken kopurua, berriz, urriaren 15a baino lehen.
Kontratistaren betebeharrei dagokionez, kantina jendearen-tzat irekita eta zerbitzua emateko moduan eduki beharko du, derrigorrez ekainaren 15etik irailaren 15era. Dena den, borondatezko epe bat ere egongo da kontratua sinatzen den hurrengo egunetik abenduaren 9ra bitartean.
Eskaintzak Getariako Udalaren sarrera erregistro orokorrean eskuz aurkeztu beharko dira, bulego ordutegian (9.00etatik 13.00etara) maiatzaren 14ra bitartean. - A.R.