Orio - Orioko haurreskolan matrikulatzeko epea bihar zabalduko da eta irekita egongo da maiatzaren 11 arte, eta orain matrikulatzen diren haurrak irailetik aurrera hasiko dira haurreskolan. Jakinarazi dutenez, ate irekietako eguna maiatzaren 3an izango da, 17.00etatik 18.00etara, eta izena emateko ordutegia honakoa izango da: 9.30etik 11.00etara, eta 13.30etik 15.00etara. Zalantzak argitzeko haurreskolara jo behar da, edota 943 890 625 telefonora ere dei daiteke.