Batxilergoko kanpaina zabaldu du Lizardik
Maiatzaren 14ra arte eman ahal izango da izena Zarauzko ikastetxean
Zarautz - DBHko aurrematrikula itxi ondoren, Zarauzko Lizardi Institutua Batxilergoko kanpainan dago murgilduta bete-betean, eta maiatzaren 2tik 14ra eman ahal izango dute izena ikasleek.
Gaur egun, ikastetxeak 700 ikasle inguru ditu bi eraikinetan banatuta, eta Igone Azpiroz zuzendariak nabarmentzen duenez, asko dira esku artean dituzten proiektuak eta erronkak, etengabeko hobekuntza kulturan murgildurik, aniztasunari eran-tzunez eta hezkuntza berritzaile bat eraikitzen.
Hizkuntzen komunikazio konpetentzia da ikastetxeko lan ildo garrantsitzuetako bat, eta euskara ardatza izanik, eleaniztasunerantz egiten dute lana, baina hainbat ikasgai ingelesez egiteko aukera dute ikasleek ibilbide eleanitzean, eta frantsesa eta alemana ere eskaintzaren barnean daude. Elkartrukeak ere egiten dituzte Zarautzen bertan eta atzerrian, familietan integraturik, Zarauzko Udalarekin senitartekotza duen Fran-tziako Pontarlier herriarekin eta, Augsburgorekin, Alemanian.
Ekintzailetasuna, elkarbizitza, eta informazio eta komunikazioa teknologiak ikastetxeko zereginak dira, eta hori dela eta, ekintzailetasuna eta sormenarekin lotutako zenbait ekimenetan parte hartzen dute, STEAM proiektuak garatzen, besteak beste, Start Innova, edota Foru Aldundiak bultzatutako Gipuzkoa Aurrera: Gazteen Gipuzkoa, edota Ekonomia eta Zergak ekimena.
Batxilergoan hiru eskaintza ditu institutuak (Zientzia, Giza eta Gizarteetako Batxilergoa), eta Azpiroz zuzendariak nabarmendu duenez, “ikaslearen arrakasta” da beraientzat garran-tzitsuena: “Ibilbide bat bera ere aukerarik gabe ez uztea funtsezkoa da guretzat, eta ikasturte bakoitza ikasleen eskaeraren arabera moldatzen dugu, beraien beharrak asetuz. Gizartearen eta pertsonen beharrei eran-tzun nahi diegu”.
Más en Gipuzkoa
-
Iñaki Kerejeta: de la discoteca a la parada de taxis de Zumarraga para ir a Murcia a ver a la Real
-
De capilla a espacio multiusos: Karmele Igartua aretoa abre sus puertas en Aretxabaleta
-
La zarauztarra Malen Monasterio hace historia en halterofilia con el Campeonato de España y once récords
-
Gipuzkoa amortigua en mayo la caída de pernoctaciones de Donostia