Síguenos en redes sociales:

Aldaketak izango dira hondakinak biltzeko zerbitzuan

Zarautz - Maiatzaren 1eko zubia dela eta, hondakinak biltzeko zerbitzuak zenbait egokitzapen izango ditu eskualdean. Hala, Getarian etxeko hondakin handiak gaur gauean atera beharko dira astelehenaren ordez, 20.00etatik 22.00etara. Bestalde, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako industrialdeetako enpresen errefusaren puntuz puntuko bilketa astelehenean egingo da asteartean egin ordez.