irun. Ohiturari jarraituz eta berez 2015ean egindako izendapenak lau urterako balioa badu ere, Irungo Alarde tradizionaleko 20 konpainia eta unitateen buruek, asteartean Irungo Kasinoan egindako ekitaldian, Paco Carrillo bere Alardeko Jeneralaren karguan berronetsi zuten. Alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeko idazkariak izendapena berronesten duen pergaminoa eman zion Carrillori, oraingo honetan, Alardeko txapela, gerriko, gorbata eta zapien kolore gorriko zintan bilduta. Argazkian, Carrillo eta unitate-buruak, ekitaldiaren ostean. Argazkia: N.G.