Aia - Aiako Idi Probak elkarteak antolatuta, harri-jasotze txapelketa izango da gaur arratsaldean, 18.00etan, probalekuan. Bertan izango dira Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra, Gorka Etxeberria, Sebastien Martikorena, Josetxo Urrutia, Inhar Urruzuno eta Julio Jimenez. Partaide bakoitzak nahi duen harria erabili ahalko du, eta hiru minutuko hiru txanda izango dira, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea.