Elgoibar Hilero egin ohi duen bezala, apirilean ere musika emanaldia eskainiko du Elgoibarko Udal Musika Bandak. Modu honetan, larunbatean izango da hitzordua, 12.30ean Herriko Antzokian. Gorka Mujikak zuzentzen duen taldeak hainbat musika pieza eskainiko ditu, besteak beste, Al Centenario, The great locomotive chase, El ruiseñor de la huerta, A scottish rhapsody eta The eighties. Eregi