Getaria. Getariako Gure Txeru kultur elkarteak antolatzen duen VIII. Floren Memoriala Futbito Txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatuko da ostiral iluntze honetan, herriko frontoian. Guztira lau partida jokatuko dira: lehena 20.00etan izango da, eta hurrengoak 21.00etan, 22.00etan eta 23.00etan lehiatuko dira, hurrenez hurren. Gainera, atsedenaldian beste partidu bat ikusteko aukera ere egongo da. A.R.